Avsnitt
-
‘Lurra ikutu barik’ diskoa plazaratu zuen Ruper Ordorikak iazko urte hondarrean. Mintzatu zaigu diskoak egindako bideaz, baina baita bere ibilbideaz ere; solastu da egungo musikaren norabideaz, eta bere kezkez eta zalantzez. Hitz egin du beti kantuaren alde, eta oroitu du gogominez bere anaia Jonan ere. Saio honekin agurtuko gara uda ostera arte. Udaldi eta musika on!
-
Ekainaren 27an, larunbatarekin, kontzertua emango du Arberatzen (Nafarroa Beherea), EHZ jaialdian, Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak. Biko horretako bateria jotzaile Ursula Strong elkarrizketatu dugu, eta larunbateko zein igandeko euskal taldeen partaidetza aipatu dugu, talde bakoitzaren kantu banarekin.
-
Saknas det avsnitt?
-
MurMur saio berezia da honakoa, EHZ jaialdiaren egitaraua errepasatzeko baliatu baitugu. Lehen saio honetan ekainaren 26ko egitaraua errepasatuko dugu, euskal taldeei erreparatuz. Gainera, XAK (Paxkal Irigoien) musikaria eta Maiena Uharte antolakuntza taldeko kidea elkarrizketatu ditugu.
-
‘Egin ez dugun guztia’ diskoa plazaratu zuen Vibora laukoteak otsailean. Lan bortitza bezain ederra. Taldeko kide Jorge Gonzalez (baxua) eta Xabi Arratibel (gitarra, ahotsa) izan dira gurean, eta aritu dira edertasunaz, malenkoniaz, soinuaz eta beste.
-
IbonRg-k eta Enrike Hurtadok Jon Miranderen ‘Zakhur hil bati’ poema musikatu dute; kantu horretatik abiatuta entzungo ditugu Fran Lasuen, Izukaitz, Imanol Lartzabal eta Georges Moustaki eta beste zenbait ere. Baita ere, Kattalin eta Nenufarrak-en, Marte Lasarteren eta Katiuskak-en azken kantuak ere.
-
Talde berezia eta bakarra da Big Boy, unibertso propio bat bere horretan. ‘Animaliak’ 19 minutuko pieza eta ‘Hildako anonimoak’ diskoa plazaratu dituzte kolpe batean. Musikaz, umoreaz, haize sekzioen garrantziaz eta beste solastu gara haiekin.
-
Ibon Salaberriak, Keu Agirretxeak eta Joseba Irazokik jarri dute MurMur saioaren lehen puntua, euren azken lanetako kantu bana ekarri baitugu saiora; Baga-Biga kantu ikonikoaren hainbat bertsio harilkatu ditugu eta Triggeren berriena, Big Boy-ren itzulerako kantu bat zein Gailü eta Nakarrek elkarrekin ondutako pieza bat ere entzun ditugu… eta haien guztien murmurio-oihartzunak ere bai.
-
AEBetan zehar egindako bidaia bat dokumentu musikal bilakatu dute Lide Hernandok (Bele) eta Iñigo Etxarrik. New Yorken hasi eta Chicagora lehenik, eta handik New Orlensera gero. Hotelez hotel, bluesaren eta musika beltzaren beste hainbat aldaeraren altzora. ‘Lurpeko trenbidea’ diskoa ondu dute esperientzia horretatik abiatuta, ahots eta gitarra, bertsioz-bertsio.
-
Bitan banaturiko saioa da honakoa: grabitatearekin loturikoa izango da aurrena. Grabitateak nola hala lotzen gaitu musikak ere, balio izaten du grabitatearen pisuaz askatzeko ere. Grabitatearekin loturiko kantuak dituzu Gaurko ‘MurMur’ saioan. Bigarren zatian askeago aritu gara, eta entzungo ditugu Alguillo eta Alkimistak, Koska eta ODIK, besteak beste.
-
‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoa plazaratu berritan jaso dugu Xabier Badiola gitarra jotzaile eta kantu sortzailearen bisita. Aritu gara txoriez, letragintzaz, Nick Drakez, haurtzaroko lehen kantuez ez eta beste hainbat kontuz. Entzun eta egin murmur!
-
Elimberri bikotearen estreinako diskoko pieza bat, Xabier Badiolaren ‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoko beste bat, Isuoren ‘Suzko ikurra’ laneko bat… Sugramas taldearen ‘Black Storm Saioak’ bi kantuko singletik aukeraturikoa eta Meison taldearen ‘Ultrapop’ estreinako laneko beste bat ere entzungo dugu. Eta, beti bezala, haien murmurioak ere bai.
-
Hendaiako Borderline Fabrikan egin dugu hitzordua Habia laukoteko bi kiderekin, Maia Iribarnerekin eta Elena Hairarekin. Ahots harmoniak eta hari instrumentuak ardatz hartuta osatu dute ‘Omen’ lan berria, ahozko tradizioa, klasikoa eta popa uztartzen dituen lengoaia propioa eta jolaserako espazioa tartekatuz. Murmur batean aritu gara diskoaz, tradizioaz, eszenaratzeaz eta beste.
-
Tu-K, Lekuko Fidagarriak eta Habia taldeen kantu berriak, eta haien murmurioak, besteak beste, The Cure, Xabier Lete eta Behi Bideko Andere Xuriak... eta 80etako techno-popa, noka egindako kantuak eta Beatriz Allende... Dena ‘MurMur’ saioaren atal honetan.
-
Miguel Joaquin Eleizegi ‘Altzoko erraldoia’ giza neurrira ekarrita kantuak sortu eta ondo dituzte Joseba Tapiak eta Koldo Izagirrek. Haietatik abiatuta mintzatu da Tapia ‘MurMur’ saioan, bere kantuen zein esukal musiken nolakotasunaz.
-
‘MurMur’ saioaren atal honetan errenkadan errenkadan entzungo ditugu hainbat kantu berri eta baita haien oihartzunak eta aurrekariak ere, hala nola, Kalakanen ‘Laida pilota’, Aphotekeren ‘Erokeria’ eta Maraka Diabloren ‘Lore ederrena’...
-
Rap kantari modura hitz jario bizikoa da Mateo Zikuta. El Garto lagunarekin batera plazaratu berri du ‘Ketura operazioa’ estreinako diskoa. Egungo gizartearen eta gure ingurunearen kritika zorrotza egiten du errima biziekin eta instrumental landuekin. ‘MurMur’ podcastean elkarrizketatu dugu.
-
Nobedadeen berri emango duen lehen ‘MurMur’ saioa da honakoa. Nataliren 'Sua', Bakeliteren ‘Zirrara’, Unidad Alavesaren ‘Sorioneku 2.0’ eta Mateo Zikuta & El Gartoren ‘Furgonetan’ entzungo ditugu.
-
Badok Musika atariak Kulturaz Kooperatibarekin elkarlanean ondutako potcast saioa da ‘MurMur’. Lehen saioan sara Zozaia musikaria izan da gonbidatua. Gorka Erostarbek gidatuko du saioa eta Ander Mujika arduratuko da soinu kontuetaz.