Avsnitt
-
Delorean taldeak Subiza diskoa plazaratu berri du, eta aspaldi honetan nazioartean jo eta bira dabiltza, batetik bestera. Ekhi Lopetegi, abeslari eta baxujolea gure artean izan da. Kantuen sorkuntza eta grabaketa prozesua, disko hau, taldearen ibilbidea, hurrengo proiektuak eta beste xehetasun batzuk kontatu dizkigu zarauztarrak. Irratsaioa entzun nahi baduzu HEMEN [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom100517.mp3]
-
Ihes Ederra liburuaren egileak, sortzaileak hurbildu dira Bilbo Hiria irratiko estudiora. Joanes Apaolaza sortu zuten egileak, Luther Blisset euskaldun bat, Baionatik Gasteizera edo Iruñeatik Bilbora joan etorrian dabilen grafitilari bat, ekintzaile bat, artista edo sortzaile bat. Kritikoa eta irudimen handikoa. Irratsaioa entzun nahi baduzu HEMEN [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom100510.mp3]
-
Saknas det avsnitt?
-
Piperpolis eta irratia.com elkarrekin Kontrabajua antzezlaneko zati bat irakurri eta sintonia entzun da. Eta gure gaurko saioak bi sintonia izan ditu: irratia.com aurkezteko erabiltzen dugun Jimmy Arrabitena eta Piperpolis ezagutzera erabiltzen ohi duguna. Ane Zabala eta Patxi Gaztelumendik egin dugu saioa. Iparraldea 21 ikusentzunezkoa sarean eta dvd euskarrian Eta beste bi gonbidatu ere izan ditugu. … Jarraitu 178. saioa: Iparraldea 21 ezagutzeko parada irakurtzen →
-
Euskal Herria Zuzenean jaialdia aurten uztailaren 2tik 4ra izango dugu Heletan. Iaz lekuz aldatu zen EHZ, Xiberoko barnealdetik kostaldera hurbilduta baina guztiz barnealdea utzi gabe. Heletako hautua arrakastatsua suertatu zen iaz, eta aurten bigarrenez bertan izango da jaialdia. Antolaketan dabilen Izarne Molinak eman digu aurtengo programazioaren berri eta iazko esperientziaren bilana egin dugu berarekin. Urtero … Jarraitu 177. saioa: EHZ, Heletan bigarrenez irakurtzen →
-
Egunkaria libre! Sententzia plazaratu den egun berean egin dugu saioa. Eta zuzeneko konexioa egin dugu Martin Ugalde parkeko ekitaldiarekin. Gogoratu ditugu azken zazpi urteotan Egunkariaren alde egin ditugun saio, elkarrizketak, bideoak, ekimenak oro… Egunkaria eta libre etiketak gainera, sarean erabilienetakoak izan dira gaurkoan, gure inguruan zein eremu zabalagoan.zagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko gogo … Jarraitu 176. saioa: Egunkaria libre! eta Aiora Kintanarekin sorkuntzaz berbetan irakurtzen →
-
Irlandar bat Euskal Herrian eta euskaldun bat Irlandan. Biak batu ditugu irratian. Irlandan eta Euskal Herrian entzun daitekeen podcast bat egin dugu. Munduan zabalduko dugun mezu bat. Gaelikoak kezkatzen gaituelako jarri gara Rith (gaelikoaren aldeko korrika Irlandan) laisterketari begira. Gaelikoaren 2.0 aroan gaudela esan dezakegu orain. Arturo Villanueva eta David Henderson mintzatu zaizkigu Belfast eta … Jarraitu 175. saioa: Gaeltacht 2.0 #lnag10 irakurtzen →
-
argazkia: amaury martinez Elkano Browning Cream taldea ezagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko gogo itzela genuen gainera. Zuzenean ikusteko ere ez dugu aukera askorik izan orain arte. Bigarren lana plazaratu berri dutela eta, hiru astetan 15 bat kontzertu emango dituzte, hemen eta han. Azkena apirilaren 4an Bilboko kafe antzokian. Bartzelonara jo dugu Mikel Azpiroz … Jarraitu 174. saioa: elkano browning cream eta irlandar doinuak irakurtzen →
-
Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten | © cc-by-sa: gaztelumendi.org Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu. Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da … Jarraitu 173. saioa: Ikusentzunezkoen koloretako iraultza irakurtzen →