Avsnitt
-
Idurrek, Nibiruren laguntzari esker, holobionteei aurre egiteko arma bat ekarri du, baina hala eta guztiz ere, Aroak eta talde operatiboko gainontzeko kideek borroka gogotik egin beharko dute Balzolako kobazulotik bizirik ateratzeko. Donostian, bitartean, laborategian lapurtutako buztan zatia erosten saiatuko dira TASK corporationeko kideak."Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia eta Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen dituena.
-
Alarma guztiak piztu zaizkie Matthewri eta Idurreri laborategian, norbaitek Holobiontearen buztan zatia eraman duela antzeman dutenean. Matthew, Amanda izan den susmoa hartuta dago. Gai larriagoak dituzte esku artean, ordea: ugaltzen ari diren holobionteei aurre egiteko erremedio eraginkor bat topatu behar dute lehenbailehen.
-
Saknas det avsnitt?
-
Matthewk Amandarekin gauzak argitzeko saiakera egiten du, Donostiako taberna batean zerbait hartzeko geratuta. Aroak, Imanolek eta Odeik osatutako talde operatiboa, bitartean, handik urrun, Dima aldean, holobionteak ezkutaleku gisara erabiltzen duen kobazuloan jarraitzen dute, herensugearen ahoan sartuta."Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia eta Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen dituena.
-
Bilboko erasoaldiak, gutxienez, aztertu ahal izateko lagin bat utzi du: Holobiontearen buztan zatia. Laginari egindako azterketek ez dute ordea hain berri onik utziko, Matthew eta Idurrek Holobiontea epimorfosi bitartez birsortzeko gai dela antzeman bait dute. Arrisku horrek suposatu dezakeena kontuan izanik, Aroa, Imanol eta Odei Bilbo ingurura itzuliko dira berriz, holobiontearen kabia non egon daitekeen topatzera."Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia eta Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen dituena.
-
Holobionteak Bilboko erdigunean eta San Mames futbol-zelaian bertan eraso egin ondoren, armadak larrialdi eta ebakuazio neurriak hartu beharko ditu. Talde operatiboa bitan banaturik, Aroa, Imanol eta Odei Zazpi Kaleetako anabasan murgilduko dira, Idurre, Matthew eta etorri berria den Amanda, kontrol-gunean mantentzen diren bitartean. Kokaleku batean zein bestean, egoera gero eta muturrekoagoa bihurtuko da."Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia eta Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen dituena.
-
Garaitua zirudien arren, Holobiontearen mehatxua inoiz baino handiagoa eta gordinagoa bihurtu da. Mundu osoan zehar, ibai-bideetatik barneratuz, anfibio itxurako piztia erraldoiak izua zabaltzen ari dira. Aurrez izandako esperientzia aintzat hartuz, mutazio berriei aurre egin ahal izateko talde operatiboa eratu da, Idurre, Aroa, Imanol eta Odei gaztearen artean."Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia eta Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen dituena.
-
Zurriolako hondartzan agertu zen izakiak, nazioarteko komunitate zientifikoaren arreta gune izaten jarraitzen du. Izan ere, Donostiako Aquariumeko laborategian berpiztu eta ihes egitea lortu ondoren hainbat pertsonari eraso eta hil egin zituen. Baina Holobionte hura Idurre Aldeazabal ikerlariak eta bere taldeko Imanol eta Aroak akabatu zuten. Ez dute garaipena ospatzeko aukera handirik izan ordea, izan ere munduko beste puntu batzutan, antzerako hainbat izaki azaldu dira eta Holobiontearen mehatxua mundu osora zabaldu da. Gizartean sortu duten izua kontrolatzen saiatzeko agindua jaso du Idurrek agintariengandik. Egoera uste baian larriagoa da, ordea.Task Corporationen ezkutuko interesak, eroskeria eta sentimenduak nahasten ditu "Holobiontea"ren bigarren denboraldiak. "Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia eta Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen dituena.
-
Tximeleta erraldoi batena gogora ekartzen duen kusku edo krisalida bat eratu du holobionteak, non eta Pasaiako badian Albaolak duen biltegian. Metamorfosi prozesu horretatik zein itxurarekin aterako den kezkatuta, krisalida barruan dagoen bitartean izakia akabatzea erabakitzen dute Idurrek eta bere lagunek. Kontua ez da hain erraza izango ordea."Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
-
Inakiren erruz, holobionteak ihes egin du laborategitik odol arrasto bat utziz bere bidean. Arriskutsua dela jakinda, piztia topatzeko ahaleginak are eta premiazkoagoak bihurtu dira denentzat. Behin topatutakoan holobiontearekin zer egingo duten kezkatuta, Idurrek bere kabuz bilatzea erabakitzen du."Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
-
Mezu anonimoan iradokitako bideari heltzea erabaki ondoren, Inaki eta Idurreren arteko elkarlanak inork espero ez zuen ondorioa ekarri du: Holobiontea berpiztu dute laborategian. Honek, baina, ordura arte ezkutuan zeuden bestelako liskarrak ere berpiztu ditu. Matthew Mendozak eta Ane Susperregik gogor egingo dute talka, piztia norbere aldera eramateko sokatiran."Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
-
Jaso duen mezu anonimo arraroa ulertzeko ahaleginean, Aroarekin elkartuko da Idurre. Aquariumeko laborategian duten giroa gero eta itogarriagoa egiten zaio izan ere. Aneren aginduak jarraituz, Imanol bi emakume gazteak zelatatzen ari da, dena dela. Zientziatik haratago doazen interesak baitaude jokoan holobionteari dagokionez."Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
-
Donostiako Aquariumean izaki ezezaguna aztertzeko eratu duten laborategian giroa gero eta nahasiagoa da. Idurre Aldazabal ikerketaren buru izendatu izana ez da Inaki Goitia zientzilari beteranoaren gustokoa izan.Idurre eta Inakiren arteko liskarra baretzen saiatzen da Matthew Mendoza, Alaskan urte batzuk lehenago gertatua gogoan. Bitartean, Idurrek ustekabeko aurkikuntza bat egin du."Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
-
Donostiako Zurriolako hondartzan neurri handiko izaki ezezagun baten gorpua agertu da. Nazioarteko komunitate zientifikoaren arreta bereganatu du berehala. Izan ere, ez da bale ez eta txipiroi erraldoia ere, orain arte sekula ikusia gabea izan den espezie berri bat izan daitekeela pentsa liteke.Eusko Jaurlaritzak gidatuko du ikerketa eta EHU-tik Idurre Aldazabal adituak hartuko du ikerketa taldearen ardura. Aurkikuntza dagoen lekura eraman dute, jende guztia egiten ari den galderari erantzuten saiatzeko: zer da izaki hori?"Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
-
Donostiako Zurriolako hondartzan izaki bat agertu da hilda. Izenik ez duen espezie arraro bateko izakia surflari batek topatu du itsasertzean. Munduko komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak, Matthew Mendoza bera Euskal Herrira hurbildu da. Idurre Aldazabal EHUko biologia irakaslea deitu du Eusko Jaurlaritzak ikertzaile taldearen buru izan dadin. Segituan ohartu dira ordea, ez dela izakia sarean erori dena, baizik eta beraiek. Ez dago sailkatua espezieen katalogoan baina harraparia da."Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.